GazteArtean BEKA DEIALDI BERRIA

35 urtetik beherakoa bazara eta haurtzaroarekin, nerabezaroarekin edo gaztaroarekin lotutako ikerketa-proiektu bat garatu nahi baduzu, deialdi hau interesatzen zaizu.

Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzuak GazteARTEan bekaren 2026ko deialdia ireki du. Bekaren helburua da haurrei, nerabeei eta/edo gazteei buruzko ikerketa-ekintza proiektuak sustatzea eta gazteen artean ikerketa-lana bultzatzea.

Zenbatekoa eta iraupena
8.000 euroko beka emango da hautatutako proiekturako.

Ikerlanak gehienez 8 hilabeteko iraupena izango du, beka esleitzen denetik aurrera.
Proiektua hainbat formatutan garatu ahal izango da: ikerketa, prozesua, ekintza, dibulgazio-materialak, lankidetza-prozesuak edo parte-hartze ekimenak, besteak beste.

Norentzat?
35 urtetik beherako pertsona edo taldeentzat, baldin eta deialdian jasotako titulazio- eta gainerako baldintzak betetzen badituzte.

Proposamenetan bereziki kontuan hartuko dira gazteen parte-hartze zuzena eta aktiboa sustatzen duten proiektuak, baita metodologia berritzaileak eta esperimentazioa eta baterako ikaskuntza bultzatzen dituztenak ere.

EPEA: Urriak 5




Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana