EMANTZIPA-LAB: landa-eremuan emantzipatzeko ideiak eta ahotsak partekatzeko laborategia

Gazteen emantzipazioari buruzko ideiak eta proposamenak partekatzeko topaketa egingo da La Arboleda aterpetxean (Bizkaia).

Nola erraztu gazteen emantzipazioa landa-eremuetan? Zer oztopo aurkitzen dituzte gazteek beren bizi-proiektua garatzeko? Zer proposamen egin daitezke egoera hobetzeko?

Galdera horiei erantzuteko eta ideia berriak partekatzeko asmoz, EMANTZIPA-LAB ekimena antolatu da. Landa-eremuan emantzipatzeko ideien laborategia izango da, gazteen ahotsak entzun eta etorkizuneko proposamenak elkarrekin eraikitzeko gunea.

Gainera, jardunaldira bertaratzen diren gazteek 60 euroko ordainsaria jasoko dute. Parte-hartzaileentzat garraio antolatua egongo da, baita hamaiketakoa eta bazkaria ere.

EGUNA: Azaroak 21 / 9:30-17:00

TOKIA: La Arboleda aterpetxea (Bizkaia)

IZEN-EMATEA: 621 159 275  (deitu edo WhatsApp bidez / endika@bitarbask.org

Ez galdu aukera hau zure ideiak partekatzeko eta landa-eremuko emantzipazioaren inguruan elkarrekin hausnartzeko!



Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana