Nola
ulertzen dugu ludoteka?
Ludoteka
haurrentzako espazio gisa ulertzen dugu, non, beraientzat jolasak,
tailerrak eta era guztietako dinamikak eskaintzen diren baina,
betiere, haien beharrei egokituak daudenak.
Ludotekan
ekintzak ez dira egiteagatik soilik egiten, horiekin aldaketa sozial
bat sorrarazi nahi baitugu: elkarrekiko errespetua, elkarrizketa
arazoen konponbide bezala ulertzea, kritikotasuna, jarrera
eraikitzailea edota elkarbanatzea, alegia. Baina, ludotekako
lau hezitzaileontzat garrantzitsua den honako kontzeptua lantzeko
helburua dugu, izateaz gehiago arduratzea eta ez hainbeste
edukitzeaz.
Zer
egin daiteke ludotekan?
Honetaz
gain, hezitzaileek tailer eta jolas dinamizatu ezberdinak proposatuko
dituzte bertan beste gaitasun batzuk ere landu ditzaten. Hala ere,
inoiz ez dugu ahaztuko ludoteka haurren espazioa dela; beraz, haien
ekarpenak kontuan izan eta baloratuko dira ekintzak erabakitzeko
orduan. Horregatik, haurrek proposatu edo sortu nahi dituzten
ekintzetarako lekua ere bada, bai ludotekan edo baita herriko beste
txokoetan ere.
ORDUTEGIA
4-8 urte (HH4-LH3)
Astelehenetik-ostiralera: 16:45-19:30
9-11 urte (LH4-LH6)
Larunbata eta igandea: 17:00-20:00
HELBIDEA: Iturribide 24-26
KUOTA: Doan