2013(e)ko azaroaren 19(a), asteartea

Txartelak


Gazte Informazio bulegoan hainbat txartel bideratzen ditugu, informa zaitez eta eskuratu hobekien datorkizuna!!


ATERPEKIDE TXARTELA

Nazioartean aitortua da; aukera ematen du Espainiako 200 aterpe baino gehiagotan eta Gazte Aterpeen Nazioarteko Federazioko 5.000 aterpeetan ostatu hartzeko. Ezinbesteko betekizuna da Espainiako Gazte Aterpeen Sarean daudenetarako (REAJ)

- NOLA ESKURATUNahikoa duzu NAN edo pasaportea aurkeztuta eta dagokion zenbatekoa ordainduta, eta Gazte Txartelarekin %50eko beherapena izango duzu. Gazte Informazioko Bulegoetan tramitatu dezakezu, REAJen aterpeetan bertan eta on-line ere bai.

- BALIOAUrte natural balioa dauka. 2011ko abuztuaren 17an tramitatzen baduzu, 2012ko abuztuaren 17an amaituko da bere balioa.

- MAILAK 
Gaztea: Gazte Txartelarekin batera dator
Heldua: 30 urtetik gora.  11 euro balio du.
Taldea: 10 lagunekoa gutxienez. Eskola-taldeen ardura duten erakunde, gazteen monitore eta irakasleentzako da, edo heziketako helburuaz bidaiatzen duten Gazte Erakunde bateko kideentzako. Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Eintza Komunitarioko zuzendaritzako Gazte Erakundeen Erroldan izen-emanda dauden elkarteek doan eskura dezakete gure Autonomi Erkidegoan. Gainerakoentzako, 15 euro da prezioa.
Familiarra: 16 urtetik beherako seme-alabak dauzkaten familientzako. 22 euro da bere prezioa.



NAZIOARTEKO IKASLE TXARTELA (ISIC)

Mundu mailako ikasle txartel bakarra da, mundu mailan onartua.

BETEKIZUNAK
- Adina: 12 urte baino gehiago (NANa edo pasaportea erakutsi beharko duzu). Ez dago gehienezko adin-mugarik ISIC lortzeko. Dena dela, batzetan, deskontuak egiteko orduan, adin-muga bat jartzen da. Zehazki, airelinea askok ez diete deskonturik egiten 30 urtetik gorako ikasleei.  

- Prezioa: 9 euro
- Ikaslea Ofizialki onartutako zentroetan, astean gutxienez 15 orduz aritu eta maila

BEHARREZKO DOKUMENTUAK
- NAN edo pasaportea.
- Ikasle zarela egiaztatzen duen agiria.
- Txartelarako neurriko argazki bat.

NOLA ESKURATU
Nahikoa duzu behar diren dokumentoak aurkeztu eta dagokion zenbatekoa ordaindu. Gazte Informazioko Bulegoetan tramitatu dezakezu, eta on-line ere bai.

ABANTAILAK
Aurreztu dirua zure bidaietan, deskontu handiak lor ditzazkezu hegazkin txarteletan, garraioan, ostatuetan, telefono deietan, kultura ekintzetan...Deskontuak mundu osoan zehar, kontsulta itzazu!! 
 http://www.isic.org/wp-content/uploads/cache/260x164_ISIC_personalised.F13.png


NAZIOARTEKO IRAKASLE TXARTELA (ITIC)

Nazioarteko irakasle-txartela (ITC - Irakasleen International Teacher Identity Card), mundu osoan dago onartuta. ISIC txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko leku historikoetan. Abantaila zehatzak [en] kontsulta ditzakezu.
Nazioarteko irakasle-txartela (ITC)ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuta daudenentzat dago egina.
Nazioarteko irakasle-txartelak eskola-urtea irauten du eta baita hurrengo urteko irailetik abendura bitarteko hilabete tartea ere (2012/2013 ikasturtean, 2012ko irailaren 1etik aurrera egindako txartelek 2013ko abenduaren 31n galtzen dute balioa).

ESKAKIZUNAK
- Kasuan kasuko urtean ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle diharduzula egiaztatzen duen agiria.
- Tasa: 9 euro
                                                                                                                                                    
NOLA ESKURATU
Txartela Internet bidez edo nazioarteko txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotan (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa) eska dezakezu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar da