Ekainaren 1ean zatoz Balmasedara!
Indarrak batu behar ditugu hainbat 
erasori aurre egiteko. Gero eta diru gutxiago dago gure Eskolarentzat: 
azpiegiturentzat, gure seme-alaben garraioarentzat, euren 
testu-liburuentzat, guraso elkarteontzat, aniztasunari aurre egiteko 
baliabideentzat, irakasleentzat…
Hori gutxi balitz, LOMCEk hezkuntzaren 
pribatizazioan sakondu nahi du eta pasa den mendera atzera eginarazi, 
guk nahi dugun hezkuntza-sistema lortzeko aurrera egin ordez.
Guzti hori gogoraraziko dugu Balmasedan.
 Baina gauza guztien gainetik, egun ederraz disfrutatu nahi dugu, 
egitarau ederra prestatu dugu, jai-giroaz gozatzeko gure Eskola 
aldarrikatuz aldi berean.