Zarauzko Inauteriak 2015

Hauek da Zarauzko inauterietarako antolatu dituzten ekintzak:


Otsailak 13, ostirala
17:00etanItxasmendiko auzo elkartean, txokolatada
Otsailak 14, larunbata
11:00etatik 14:00etara. Merkatu plazako lehen solairuan, “Conunpuntomas” sormen tailerren eskutik, inauterietako mozorroak egiteko tailerra haurrentzat
17:00etatik 19:00etara, Gaztelekuan, mozorroen dantzaldia eta lehiaketa (banaka, taldeka eta originalena eta antzeztua). 12–18 urte bitarteko nerabeentzat

17:00- 19:00. Inauteriak Haize orratz Gaztelekuan. Dj Davila eta mozorro lehiaketa. 
17:30etatik 20:00era, Musika plazan, TXANTXARIAK taldearen eskutik, jolas dinamizazio musikatuak haurrentzat
19:00etik aurrera, GRANUJAS A TODO RITMO taldeak herriko kaleak girotuko ditu
Aldi berean, Musika Plazatik hasita, mozorrotutako koadrilen kalejira, ZUREKIN Zarauzko ostalarien elkarteak antolatuta. Aldez aurretik Turismo Bulegoan apuntatzea komeni da, edo egun berean Txiki-Polit tabernan
20:15ean, Musika Plazan sari-banaketa: koadrilen arteko mozorro onenari (1. saria: 250 €-ko bonoa, 2. saria: 150 €-ko bonoa eta 3. saria 100 €-ko bonoa, ZUREKIN ostalarien elkarteko tabernetan gastatzeko) eta ondoen apaindutako tabernari (aldez aurretik Turismo Bulegoan izena eman behar da)
20:30etik 21:30eraMusika Plazan, dantzaldia OROTS taldearekin
        
20:30etik 00:00etaraUDABERRI elkartean, mozorro-dantza
22:30etik aurrera, Musika Plazan, dantzaldia OROTS taldearekin
Otsailak 15, igandea
12:00etatik 13:00etara, Kalejira herriko kaleetan zehar erraldoi, buruhandi eta GURETZAT fanfarrearekin.
13:00etatik 14:30etara, GURETZAT fanfarreak herriko kaleak alaitzen jarraituko du
17:00etatik 18:00etara, Musika Plazan, haurrentzako 2 tailer TXATXILIPURDI aisialdi taldeko hezitzaileek gidaturik.
Ondoren, 18:00etatik 18:30era, Haurrentzako MERIENDA
Jarraian, 18:30etik 19:30era, Musika Plazan, HODEI MAGO eta TIRITATXO magia saioa.
Oharra: euria egiten badu, igande arratsaldeko ekitaldiak Gaztelekuan izango dira.
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana