San Pelaioekin hasi genuen uda; bigarren urtez Gazte Eguna txertatu genuen
herriko egitarauan ekainak 24an eta bertako pintxo lehiaketan 37 gaztek parte
hartu zuten, jarraian 6 gazte beraien dantzarako doaiak erakusten ausartu
zirelarik. Gutxi gora behera 115 gazte gerturatu ziren ospakizunera.
Baltsa karreran ere gazteak badoaz euren lekua egiten, iaz talde bakarra
animatu zen baina aurten gaztelekuan prestaturiko lau baltsa sartu ziren
uretara. Oso gustora parte hartu zuten gazteak festan, euren eskuz sorturiko
baltsa frogan jarriaz.
Auzo bakotzeko jai batzordearekin eta jaien teknikariarekin elkarlanean
diraugu gazteak festetan parte hartzeko bideak eraiki nahian.
Bestalde, Udako programazioan 150 izen emate izan genituen eta Aritzaleku
kanpinean 28 gazterekin eginiko bi gaueko egonaldia nabarmenduko genuke;
gaztelekuak helburutzat duen koadrilen arteko harreman eta elkarrekintzaren
lanketa sakontzeko aukera eman bait zigun.
Plazer bat izan da!