Zarauzko XVI. Garagardo Azoka: Kartel Lehiaketa

Urtero legez, Zarautz Rugby Taldeak kartel lehiaketa antolatu du aurten ere, Zarauzko  XVI. Garagardo Azokaren harira. 

 OINARRIAK:
- 18 urtetik gorako edonork har dezake parte eta bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake lehiaketara. 

- Norberak nahi duen estilo eta teknika erabil ditzake kartela osatzeko. Neurriari dagokionez, DIN A3ko izan beharko du eta formatu digitalean zein paperean aurkeztu beharko da.

- Honako mezua gehitu beharko zaio diseinuari: Zarauzko XVI. Garagardo Azoka. Martxoak 23tik -28ra (Munoan). Eguerdiko 12etatik gaueko 1era. Horrekin batera, azokan bertan zerbitzatuko dituzten garagardoen logoak ere atxiki beharko zaizkio. 

- Logo horiek Garagardo Azokaren webgunean aurki daitezke edota Zarautz Kirol Elkarteko bulegoan eskuratu, CD batean. Halaber, 5 zentimetroko tartea utzi beharko da kartelaren behekaldean, antolakuntzak bere irudiak jar ditzan.

EPEA ETA LANEN AURKEZTEA: 
Lanak kirol elkarteko bulegora eraman beharko dira, urtarrilaren 18tik otsailaren 12ra bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara bitartean, astelehenetik ostegunera eta ostiraletan 10:00-14:00 artean. Kartazal itxi batean aurkeztu beharko da kartela, egilearen daturik zehaztu gabe. Kartazalaren barruan gehitu beharko dira parte-hartzailearen datu pertsonalak eta NANaren fotokopia bat.

 El equipo de Rugby de Zarauz ha organizado un concurso de carteles para la XVI. feria de la Cerveza.

BASES:
- Ser mayor de 18 años. Como máximo se podrás presentar dos trabajos.
- Técnica libre en formato digital y tamaño A3.
- Texto: Zarauzko XVI. Garagardo Azoka. Martxoak 23tik -28ra (Munoan). Eguerdiko 12etatik gaueko 1era. Y los logotipos que las cervezas que se podrán descargar en la web.
 - Los logotipos estarñan tanto en la web como en Zarautz Kirol Elkartea. Será necesario dejar un margen en blanco de 5 cm en la parte inferior del cartel.

PLAZO Y PRESENTACIÓN DE LOS TRABAJOS:
Se deberán presentar en la oficina de Zarauzko Kirol Elkartea del 18 de enero al 12 de febrero. los datos se deberán presentar en un sobre cerrado con los datos personales y fotocopia del DNI. En el cartel no podrá aparecer ningún dato del autor. 
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana