Bertsolaritzaren Sekretuak: XX. Mendeko emauke bertsolari isilduen ahotsak

Narrazioz, bertsoz eta musikaz lagundutako ikuskizuna.
 
Historiak isilpean gorde ditu, mendeetan zehar, emakume bertsolariak. Emakume horien lana gaur egunera arte iristeko zailtasun asko izan bada ere (beraien bertsoak erre, gorde, isildu… baitira), horietako batzuk errekuperatzea lortu da. 

Emakume bertsolarien ikurra izan zen Joxepa Anttoni Aranberri Petrirena, “Xenpelar” zenaren iloba. Joxepa Anttoni ez zen aurrena izan, ezta azkena ere. Joxepa Anttonirena bezala, askoren ezagutza galdu dugu bidean eta isilarazitako emakumeen historia ekarri nahi dugu gogora. 

Ikuskizun honen bitartez emakume haiek bizi izandako egoerak erakutsi nahi dizkizuegu, denboran eta espazioan atzera eta aurrera, narrazioz, bertsoz eta musikaz lagunduta

Tokia: Modelo Aretoa

Eguna: Apirilak  19, 19:00etan

Sarrera: 5€
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana