Literaturia 2016

Maiatzaren 19tik 22ra bitartean Literaturia2016 ekitaldia ospatuko da Zarautzen. Liburu aurkezpenak, liburua azoka eta hainbat emanaldi izango dira. Informazio guztia webgune honetan aurkituko duzu.

EKITALDIAK

MAIATZAREN 19AN (OSTEGUNA)
19:30. Noite galega. Luntxa eta Sarrionaindiaren poemen errezitaldia, Isaac Xubin poeta galiziarrarekin. Haren ondoren,  Jose Luis Otamendi eta Jon Benito ere arituko dira. San Pelaioko Iñurritza Sozietatean.

MAIATZAREN 20AN (OSTIRALA)
19:30. Irekiera-hitzaldia: Larruaren kodea, Miren Agur Meaberen eskutik. Dena ez da larruaren gozagarri izango ordea… Modelo aretoan.

Jarraian. Ene maite kuttun guztiak. Modelo aretoan. 3 euro.

MAIATZAREN 21EAN (LARUNBATA)
Liburu azoka Musika plazan, goizez eta arratsaldez.
Goizez eta arratsaldez, liburu aurkezpenak Garoa liburu dendan.

10:00-12:30. Poesia-bideoak euskaratzeko eta azpititulatzeko tailerra, EIZIEren eskutik, udaletxean. Doan. Izena aurretik eman behar da telefonoz 639563502 (Yoseba), edo e-mail bidez, literaturia.zarautzen@gmail.com

12:30. Isabel Iturberen bizitza eta heriotza (Estreinaldia) . Modelo aretoan. Doan.

Jarraian. Tailerrean azpititulatutako bideoen emanaldia, Modelo aretoan. Doan.

17:00. Mr. Señora (Estreinaldia), Modelo aretoan. 3 euro.

20:00. Ruper Ordorikaren kontzertu intimoa, Modelo aretoan. 8 euro.

MAIATZAREN 22 AN (IGANDEA)
Liburu azoka Musika plazan, goizez.

11:00. Ekhiñe Eizagirreren Alde erantzira nabil poesia-liburuaren errezitaldia, Ekhiñeren lagunen eskutik, Musika Plazan.

12:00. Solasaldia,  Modelo aretoan. 3 euro.

Jarraian. Egun on, Pyongyang ikus-entzunezkoa, Francisco Escudero Musika kontserbatorioko musikarien zuzeneko emanaldian, Modelo aretoan

17:00. Apaxi ipuin-kontalaria: Santa Marinako jai-batzordeak antolatuta.

17:00. Beñat Axiari eta Joseba Irazoki, Modelo aretoan. 3 euro.

19:00. Nork hil du Andoni Egaña? komikia oinarri hartuta, emanaldia eskainiko dute Xabi Paya eta Patxi Gallego egileek. Andoni Egaña eta Fredi Paiak bertsotan egingo dute. 3 eur

Emanaldietarako sarrerak Modeloko leihatilan egongo dira salgai, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik. Une horretan izango den emanaldirako sarrerez gain, hurrengoetarako sarrerak aurrez erosteko aukera egongo da, Ruper Ordorikaren kontzerturako izan ezik, hauek emanaldia hasi bano ordubete lehenago jarriko dira salgai, 19:00etan, egun bertan.

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana