The Nephews zarauztarrek iarbazi dute MusicAula jaialdia

 The Nephews musika talde zarauztarrak MusicAula jaialdia irabazi du eta bideoklip bat grabatzeko aukera izango dute. Zorioank taldeari!!

4 eta 25 urte bitarteko musikariek hartu dute parte MusicAula pop rock jaialdian: Pontevedrako Atlantic, Madrilgo The View, Malagako Jaleo, ValentziakoMery Su eta Zarauzko The Nephews taldeek. 

Zarautzen ospatu zuen finalaurrea irabazi ondoren, Getafeko finalerako sailkatu ziren eta bertan lortu dute irabazaleak izatea. Ondoko sariak jaso dituzte: single eta bideoklip bana grabatzeko aukera; euren estudiorako materiala; rock kanpaleku baterako beka; promozioa eta hainbat kontzertu, besteak beste, Denia-Palma Balearia Fun&Music jaialdian, datorren uztailaren 25ean. Zarauzko Udalak eta Gazteria Sailak zoriondu egin du laukotea lorpenagatik.

Musikirun Irungo V. Maketa Lehiaketa ere irabazi dute duela gutxi, eta publikoaren Gaztea saria ere eskuratu dute txapelketa horren barruan. Lehiaketa irabazteagatik bost kanta grabatuko dituzte CD batean, kalitate maila altuan. Gaztea sariari esker, berriz, musika materialetan gastatzeko 400 euroko saria eraman dute.

Zorionak taldeari orain arte lortutako guztiagatik!! Zorterik onena opa diegu!!
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana