Nerabeen gunea koadrila eguna 2016

Larunbatean bizi genuen aurtengo koadrila eguna zarautzen eta primeran joan zen eguna.

Goiza nerabe olinpiadekin hasi genuen, 5 talde aritu ziren lehian giro ederrean (34 gazte guztira). Herrian kirol partiduak zeudela kontuan izanda oso gustora gaude parte-hartzearekin.

Arratsaldean arrakasta handia izan zuten puzgarriek baina momentu gorena gure DJ gazteekin etorri zen; lehenik Dj Javi eta jarraian Dj Davila. Gainezka zegoen lege zaharren enparantza. Gehiagorako gogoekin geratu zinetenoi, datorren urtean saiatuko gara gauean ere nerabeek euren gunea izaten. 

Zorionak zarauztar nerabeei!Erakutsi zenuten jaietan parte hartzeko eta gozatzeko duzuen griƱa.


Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana