Abenduak 3an Zarauzko Haize-orratz udal gaztelekuan Euskaraz Bizi Nahi Dut jaia egin genuen; baina aurreko astean hasi ginen prestaketan.
Larunbat arratsaldean zehar euskararen ginkana martxan izan genuen 5 sari lortzeko. 80 nerabek parte hartu zuten lau frogako ginkanan eta gustora hartu zituzten sariak.
Ginkanaz gain
bazeuden parte hartze libreko guneak: irakurketa txokoa, mahai jolasen
txokoa, sukaldaritza gofreak egiteko eta musika arratsalde osoan zehar.
150 nerabe inguru gerturatu ziren gurera eta oso gustora gaude izandako
parte-hartzearekin.
Lanerako gogoak berrindartzen dizkigu zuen erantzunak!