Mozorro Truke Azoka

Azken urtetan egiten datozen moduan, Mozorro truke merkatua antolatu dute Kale Heziketatik, eta ostiral honetan ospatuko da 17tatik 19tara Lege zaharren enparantzan. 

Beraien asmoa denok ditugun mozorro zaharrak (erabiltzen ez ditugunak) aldatu ahal izatea da, hartara, pertsonaia aldatu eta dirurik gastatu gabe ihauteriak ospatzeko prest egongo gara!

Adin guztietara dago irekia, eta gazteenentzako, kale heziketako gazte batzuk aurpegiak margotzea eskainiko dute.


EGUNA: Otsailak 10, ostirala

ORDUA: 17:00-19:00

TOKIA: Lege Zaharren enparantza
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana