Inauteriak heltzear daude eta Zarauzko Udalak egitarau berezia prestatu du.
Musika, konpartsa, mozorro lehiaketa, haurrentzako tailerrak, kalejira, buruhandi eta erraldoiak, pailazoak... Gozatu Inauteriak!!!
Otsailak 24, ostirala
17:00-20:00. Merkatu plazako lehen solairuan, “Conunpuntomas” sormen-tailerren eskutik, inauterietako mozorroak egiteko tailerra haurrentzat.
Otsailak 25, larunbata
11:00-12:00. Lege Zaharren enparantzan, zirku tailerra haurrentzat.
12:00etan. Txupinazoa Modeloko balkoitik Zarauzko galtzagorrien eta Haize-orratz
Gaztelekuko hezitzaileen eskutik, KALEAN txarangak girotua.
Ondoren, KALEAN txarangak herriko kaleak alaituko ditu.
12:30-14:00. Lege Zaharren enparantzan, zirku tailerra nerabeentzat.
17:30ean. Alde zaharrean zehar, Inauterietako I. konpartsa: GREASE.
18:00etan. Zinema pilotalekuan, inauteri jaia: DJ nerabeen emanaldiak, zirku erakustaldiak eta mozorro lehiaketa (taldekoa, originalena, dinamikoa eta “atsegin dut”).
12–17 urte bitarteko nerabeentzat. *Sarrera Geltokiko parketik
19:00-21:30, Musika plazan, dantzaldia FAN&GO taldearekin.
19:00etan, Musika plazan, lehiaketan parte hartzen duten mozorrotutako koadrilak elkartuko dira. Aldez aurretik Turismo Bulegoan izena eman behar da, edo egun berean Txiki-Polit tabernan.
19:30ean, Musika plazan, mozorrotutako koadrilen sari-banaketa: koadrilen arteko mozorro onenari (1. saria: 250 €-ko bonoa, 2. saria: 150 €-ko bonoa eta 3. saria 100 €-ko bonoa, ZUREKIN ostalarien elkarteko tabernetan gastatzeko).
20:30ean, UDABERRI elkartean, mozorro-dantza.
22:45ean, Zinema pilotalekuan, Oihan Vega DJ-aren emanaldia. Gazteria Departamentuak antolatuta. *Sarrera Geltokiko parketik
23:00etan, Musika plazan, dantzaldia FAN&GO taldearekin.
Otsailak 26, igandea
12:00-13:00, Kalejira herriko kaleetan zehar erraldoi, buruhandi eta DUNBOTS txarangarekin.
Ondoren, DUNBOTS txarangak herriko kaleak alaitzen jarraituko du.
17:00etan, Musika plazan, POTXIN ETA PATXIN pailazoen emanaldia.
Ondoren, Haurrentzako MERIENDA.
18:15ean, Musika plazan, KANTU KOLORE haur berbena
Los Carnavales están a la vuelta de la esquina y el Ayuntamiento de zarauz ha preparado un programa de actividades especial para los días 26 y 26 de febrero.
Puedes decargar aquí el programa.