Gure modura: Hurrengo urratsa martxoak 4

Aurrera doaz Zarauzko Gazteen zerbitzuaren osaketa lanak! Hauxe prestatu dute martxoaren 4ean izango den saiorako:
  
Aurreko saioan definitu genituen gazte zerbitzuaren eragin esparruak izango direnak: Lana, etxebizitza, aisialdia, kultur sorkuntza, harremanak, parte hartzea, ekipamenduak/espazioak.

Dena den, honek ez du esan nahi hau horrela izango denik gerora ere, prozesua bizi-bizi baitago oraindik. Datozen lan saioetan guzti hau osatzen joango gara eta hurrengo aukera larunbat honetan bertan izango dugu: saio irekia egingo dugu 10:00etatik 13:00etara Kale Nagusiko Etxezabala eraikinean.

Arloei tenperatura hartzen.

Bertaratutako guztion artean landuko ditugu arlo bakoitzaren tenperatura hartzeko neurgailuak zeintzuk izango diren, eta, era berean,  horietako bakoitzerako aktuazio ildo nagusiak finkatzen saiatuko gara.

Goiz oparoa izango dugu aurretik, eta, beti bezala, giro onez eta eskuzabaltasunez lan egiteko aukera polita izango dugu. Zenbat eta jende gehiago bertaratu, orduan eta aberatsagoa izango da emaitza, beraz, etorri zaitez birritan pentsatu gabe, eta lagun baten konpainian baldin bada, are hobe!

Ez ahaztu! Martxoak 4, Etxezabalan 10:00etatik 13:00etara. Zure serezanak garrantzia du!!
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana