Inauteriak 2017 Zarautzen

Aurten Zarauzko inauterietan berrikuntza moduan, egunari hasiera aproposa emateko txupinazoa eta nerabeentzako zirko tailerrak (Zirkolore) izan genituen. Gainera Lehen txupinazo honetan Haize orratz gaztelekuko hezitzaileak izan gara galtzagorriekin batera, egun koloretsuari hasiera eman diogunak.

Arratsaldean, Zarauzko Haize-orratz udal gaztelekuan inauteri festa antolatu genuen. Arratsaldeko 18:00etatik 21:00ak bitartean DJ gazteek (DJ Reduus, DJ Inperial, DJ Davila eta DJ Jokinrezz) animaturiko mozorro festa egin genuen. Hauez gain beste nerabe batzuk lan ezberdinak egin zituzten festa aurrera eraman ahal izateko (aurkezleak, animazioan, prestaketa lanean…)

Mozorro lehiaketan “Dinamikoa” kategorian hiru taldek parte hartu zuten eszenatokian euren performance-a eginaz , “Taldekoan” 14 taldek eta “Gustukoenan” 12 taldek. Irabazleak “kamehameha”, “Los increibles”, “Rainbow Rain” izan ziren aurretik aipaturiko ordenean. Aurten mozorro originalena Haize orratz Gaztelekuko hezitzaileok erabaki genuen, irabazleak “Novia cadaver” hirukotea izan zirelarik.

Gauean diskofesta izan genuen Zinema pilotalekuan Oihan Vegaren eskutik. Arratsaldekoa bezala oso arrakastatsua izan zen, herriko nerabeek kolorez eta algaraz beteriko giroa sortu zuten eta hauez gain eskualdeko gazte asko hurbildu zen.

Orokorrean, parte hartzea handia izan zen, frontoira 500 nerabetik gora gerturatu ziren , bai arratsaldean baita gauean ere, eta goizeko zirku tailerrean ere 30 nerabe inguruk parte hartu zuten.         

Gaztelekuko hezitzaile lantaldeak oso balorazio positiboa egin dugu, nerabeek jai giroan murgiltzeko arazorik ez dutela argi erakutsi baitute. Zarauzko nerabeek, festetan beraien espazioa izatea ikaragarri eskertzen dutela argi dago.
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana