Lan jardun erdiko lanpostua estali nahi da, Zarautzen Euskaraldia
ekimena dinamizatzeko. 10 hilabete eta erdirako lan kontratua eskaintzen
da, otsailaren 15ean hasita. Zarauzko Euskaraldia ekimenaren baitako
eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako zereginak
izango ditu, besteak beste:
- Euskaraldiaren bueltan euskaltzaleak saretu eta batzordea osatu edo trinkotu.
- Batzordea(k) koordinatu.
- Batzordearekin batera, herriko plangintza zehaztu eta kronograma egin (ekintzak, komunikazioa…).
- Batzordean zehazten diren kudeaketa lanak bideratu (herritarren formazioa, aktibista sarea, ekitaldiak, entitateen urratsak, txapen banaketa, dokumentazioa eta bestelakoak).
- Barne eta kanpo komunikazio lanak gauzatu (sustatzaileekin harremana, batzordeko kideen arteko harremana, herriko izen ematea, prentsa oharrak, sare sozialak eta bestelakoak).
- Ekimenaren aurrekontua kudeatu.
- Ekimenaren ebaluazioa egin eta ikerketa nazionalean lagundu.
- Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere.
Curriculumak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 31a izango da. Hautaketa prozesua otsailaren 15erako bukatuta egongo da.
Curriculumak Lansareanen bidez ez ezik, honako posta helbidera ere bidali ahal izango dira: lanpoltsa@topagunea.eus.