Egungo komunikazio eredu berrietara
egokitzeko asmoz, eta gertutasuna lortu nahian, Zarauzko Gaztedi
Sailak komunikazio kanalak zabaltzeko erabakia hartu du; horren
harira, WhatsApp aplikazio mugikorraren bidezko zuzeneko mezularitza
zerbitzua abian jartzea erabaki du.
Gaur egun Gaztedi Sailak kudeatzen
dituen zerbitzu guztien gaineko informazioaz haratago, Whatsapp
aplikazio berriaren bidez, zarauztar gazteek izan ditzaketen
zalantza, arazo edota tramite administratiboei buruzko kezka oro
argitzeko aukera egongo da.
Zerbitzura edozein une eta
momentutan idazteko aukera egongo da, zalantza, arazoa edota
iradokizuna sortatu den une berean; gainera, argazkiak edota bideoak
ere helarazteko aukera egongo da, egoera edota gaia hobeto zehazteko.
Ondoren, Gazte Informazio Bulegoaren ordutegian mezu guztiak
erantzuteaz gain bide emango zaie gazteen beharrei.
Bestalde, Jon
Andoni Urdangarin Urrutia (EAJ) Gaztedi zinegotziak nabarmendu
duenez, “Gazteok sarritan ez dugu denbora edota aukerarik Udalera
gure kezken, arazoen edota iradokizunen berri ematera joateko,
ordutegia eta bestelakoak direla medio. Hortaz, zerbitzu honen bidez
Zarauzko gazteekin komunikazio zuzena lortu nahi dugu, kudeaketarako
bideak errazteaz gain hartu-emana hobetzeko eta beharrei erantzun
zuzena emateko”.
Mezularitza zerbitzu berriaren
urrutizkin zenbakia 688 812 439 da, eta Gaztedi Sailak zarauztar
gazte guztiak gonbidatzen ditu komunikazio bide berri hori probatu
eta erabiltzera.
El Departamento de Juventud de Zarauz ha puesto en marcha un nuevo servicio de Whatsapp con el objetivo de adaptarse a los nuevos modelos de comunicación.
El servicio se podrá utlizar en cualquier momento y la respuesta se realizará en el horario de la oficina de Información Juvenil.
El número de tleñefono es 688 812 439.