Koadrila Eguna Antolatzeko Bilera Deialdia

ADI GAZTE!!! Datorren ostegunean, hilaren 20an, 19:30ean, Gaztelekuan (bilera gelan) Koadrila eguna antolatzeko bilera irekia egingo da.

Urriaren 20an ospatuko den Koadrila eguneko egitaraua prestatuko dugu bertan. Norberak antolatu nahiko lituzkeenen inguruan arituko gara, horiek aurrera eraman eta gauzatzeko.

Gazteentzako, nerabeentzako eta haurrentzako ekintza ezberdinak antolatuko ditugu denon artean. Hortaz, proposamenak eta antolakuntzarako partaideak jasotzeko bilera izango da.

Zure proposamenak beharrezkoa dira, animatu!!
EGUNA: Irailak 20, osteguna
ORDUA: 19:30
TOKIA: Gaztelekua (Bilera Gela)
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana