SAN PELAIOAK OSPATZEKO EKITALDI BEREZIA


COVID19k eragindako pandemia dela eta, aurtengo San Pelaioak ezberdinak izango dira. Hala, Zarauzko Udalak jakinarazi du egitarau “xume, berezi eta sinbolikoa” prestatzen ari dela San Pelaio bezpera eta egunerako. Antolatuko diren jardueren artean, San Pelaio bezperan, ekainak 25 gauerdian, Pelaio Deunaren ereserkia abesteko ekitaldi berezi bat antolatuko da Lege Zaharren enparantzan.

Lege Zaharren enparantzako aforoa ekainaren 25 gauean 200 pertsonakoa izango da eta ekitaldira joan nahi duten herritarrek zozketa batean izena eman beharko dute Zarauzko Udaleko webgunean, gonbidapena eskuratu ahal izateko. Zozketa bitartez, izena ematen dutenen artean 100 herritar aukeratuko dira eta bakoitzak bi gonbidapen jasoko ditu.

NOLA PARTE HARTU ZOZKETAN? Zozketan parte hartzeko  web orrialdean egongo den formularioa bete beharko da, helbide elektroniko bat jarriz. Behin izena emanda, mezu elektroniko bat jasoko du herritar bakoitzak egokitu zaion zenbakiarekin. Zarautzen erroldatutako 14 urtetik gorako herritarrek hartu dezakete parte zozketan.

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO ESTEKA: https://labur.eus/zarautzzozketa

ZOZKETARAKO IZEN EMATE EPEA: Ekainaren 14tik 22ra

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Debido a la pandemia causada por el COVID19, los San Pelayos de este año serán diferentes. Así, el Ayuntamiento de Zarautz informa que está preparando un programa "sencillo, especial y simbólico" para la víspera y el día de San Pelayo. Entre las actividades que se organizarán, la víspera de San Pelayo, 25 de junio a medianoche, se organizará un acto especial para cantar el himno de San Pelayo en Lege zaharren enparantza.

El aforo de Lege zaharren enparantza será el 25 de junio por la noche de 200 personas y los ciudadanos que deseen asistir al acto deberán inscribirse en un sorteo en la página web del Ayuntamiento de Zarautz para poder obtener la invitación. Mediante sorteo, se seleccionará a 100 ciudadanos entre los inscritos y cada uno recibirá dos invitaciones.

¿CÓMO PARTICIPAR EN EL SORTEO? Para participar en el sorteo habrá que rellenar el formulario que estará disponible en la página web, con una dirección de correo electrónico. Una vez inscrito, cada ciudadano recibirá un correo electrónico con el número que le haya correspondido. Pueden participar en el sorteo los ciudadanos mayores de 14 años empadronados en Zarautz.

ENLACE AL SORTEO:
https://labur.eus/zarautzzozketa

PLAZO DE INSCRIPCIÓN PARA EL SORTEO: del 14 al 22 de junio


Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana