EGIN ITZAZU PRAKTIKAK ATZERRIAN!!

Ikasketak amaitu ostean aukera ona aurkezten da praktikak egiteko, honek zure kurrikulumari ekarpen berezia egingo dio!

Askotariko sektoreetan egin daitezke praktikak: irakaskuntzan, ingeniaritzan, bezeroen arretan, hizkuntzen atalean, ostalaritzan, turismoan, logistikan, enpresa-administrazioan, marketinean… Ia unibertsitateko titulazio guztietan eta Lanbide Heziketako goi mailako gradu askotan eskaintzen den aukera da.

Helmuga aukeratzerakoan, ezin genezake ukatu europarra den edonor nahiko erraz moldatuko dela Europan zehar, baina beste kontinenteetako herrialde askotan ere badira harrera-programak praktikak egin nahi dituztenentzat. Beraz, horietako edozein izan daiteke egokia eta aproposa praktikak egiteko.

Beste aukera bat da praktikaldiak bideratzen dituzten agentzia espezializatuekin harremanetan jartzea; normalean, kobratu egiten dute zerbitzu hori. Ez ditugu ahaztu behar bekadunentzat atzerrian lan egiteko eskaintzak biltzen dituzten Interneteko atariak; Idealist.org eta ErasmusIntern.org, adibidez.

Beka bidez ere egin daitezke praktikak atzerrian. Kasu horretan, soldata ez du ordaintzen lanean ari zaren enpresak, beka-deialdia egin duen erakundeak baizik. Hona hemen beka garrantzitsuenak: 

GLOBAL TRAINING  

EPEZ  IKASLEPRAKTIKAK

ARGO 

ICEX 

FARO 

VULCANUS  

Leonardo bekak 

Kontuan izan COVID-19ak eragindako krisiak eragotzi egin duela atzerrian praktikak egiteko zenbait programa kaleratzea; berriro abiaraziko dira osasun-egoerak horretarako aukera ematen duenean.

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana