GOOGAZ 3.0



Googaz 3.0, gazteengandik gazteenaga egiten den proiektua da. Aurtengoa 3. edizioa da. Gaia, egungo egoerarekin lotuta, komertzio lokalaren egoera da. 

Maiatzaren 8an Zarautzen egingo dena, 1. fasea da. Egun horretan, Zarauzko gazteak 2-3 pertsonako taldeetan, herrian zehar egingo den "Escape the Herria" jolasean arituko dira. Jolasteko, "Actionbound" aplikazioa deskargatu beharko dute, eta bertan agertuko zaizkien galdera eta erronka ezberdinei erantzun beharko diete (Zarautzen kasuan, ohiko galderez gain, Euskara departamentuak egindako galdera eta erronken proposamenak ere sartuko ditugu). 
 
Jolasa bukatutakoan (30-40 minutu inguru), gaztelekura itzuliko dira, eta bertan Zarauzko komertzio lokalari begira proposamenak egin beharko dituzte: zer botatzen duten faltan, zer aldatuko luketen, zer proposatzen duten herriko jendeak herrian gehiago kontsumi dezan...
 
Googaz taldeak ideia denak jaso eta baloratuko ditu. Ondoren, maiatzaren 10eko astean, ideien balorazioarekin, eta jolasaren emaitzarekin, talde irabazlea aukeratuko da, eta sare sozialen bidez komunikatuko da. Talde irabazleak, 2. fasean parte hartzeko aukera izango du, hau da, Gipuzkoako Kopan.

Probintzia bakoitzeko talde irabazleek Europatik bidaiatuko dute uztailaren 31tatik abuztuaren 31ra arte. Bidaiaren helburua komertzioen ikerketa sakona egitea da ondoren, Europako tendentzien liburu bat sortuko dute bertan dena gauzatuz.

ADINA: 18-30 urte

TOKIA: Gaztelekuan (Zigordia, 34)

EGUNA ETA ORDUA: Maiatzak 8, 10:00etatik 20:00etara (ordua aukeran)


SARIA: Europatik Interraila

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana