GAZTE EKOLIDERRAK. TREBATU, EKIN, IZAN

Gazte aktiboen bila dabiltza(18-30 urte), jasangarritasunarekiko interesa izanik, ekintzara pasatzeko prest daudenak.

Gazte asko etorkizun jasangarri baterantz aurrera egiteko bidea egiten ari dira. Interes eta ekiteko nahi horrek ahalik eta fruitu emankorrena emateko gazte formatu eta mugimendu eraldatzailea gauzatzeko prest dagoena behar dira.

Premisa horrekin dator Gazte Ekoliderrak ekimena, jasangarritasun eta lidergoan espezializatutako prestakuntza-ibilbidea.


HELBURUAK

  • Jasangarritasunaren ezagutzan sakondu ikuspegi sistemikotik.

  • Lidergo-konpetentziak eskuratu. Norberaren motibazioa aztertu, ezagutu, taldeko lidergoa landu eta lidergo eraldatzailera landuz.

  • Ekiteko ahaldundu: ideietatik ekintzetara igarotzea bultzatu. Ideiak prototipatuko ditugu.

  • Kontzientzia, pentsamendu kritikoa eta komunitate eraldatzaile baten parte izan.

FORMAKUNTZA ONLINE-PRESENTZIALA

  • Ibilbidea 2021eko urritik 2022ko maiatzera bitartean gauzatuko da.

  • 120 ordu. Bataz beste asteko 3 orduko dedikazioa.

PARTE HARTZAILEEN HAUTAKETA PROZESUA

Gazte Ekoliderrak programarako 18 eta 30 urte bitarteko 30 gazte hautatuko ditugu, jasangarritasunarekin sentsibilizatuta daudenak eta lidergo eraldatzailea izateko prest daudenak.

Helburua adinean, diziplinan, jatorrian eta interesetan profil desberdinak dituzten pertsonak hautatzea da, prozesua aberastuko duen ikaskuntza-testuinguru bat sortu ahal izateko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak eta Kutxa Ekoguneak hautatutako pertsonei bekak emango dizkiete, matrikularen % 80 diruz lagunduz (hobaritutako matrikula 390 €).

IZEN EMATEA: Ekainaren 23ra arte

INFORMAZIO GUZTAIA HEMEN



Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana