2021(e)ko ekainaren 24(a), osteguna

GAZTEEK PROIEKTUAK GARATZEKO DIRU-LAGUNTZAK

16 eta 30 urte bitartean dituzu? Zarauzko Udaleko Gazteria departamentuak 2021. urteko dirulaguntzen deialdia aurkeztu du. Bi dirulaguntza desberdinetarako eskaerak egin daitezke:

- Zarauzko gazteek proiektuak garatzeko dirulaguntzak 

2021. urtean zehar edozein arlotan egindako proiektuak, gaz-teen interesa eta grina berezia islatzen dutenak, banaka zein taldeka aurkeztuak. Adibide gisa jarraian zerrendatzen direnak:

•    Ekintzailetza proiektuak.
•    Zientziaren inguruko proiektuak.
•    Ikus-entzunezko lanen produkzioa (zinea, bideoa, erakusketak...) edo teknologia berriekin                    erlazionaturikoak.
•    Musikagileen maketen grabaketa eta edizioa.
•    Komiki, fanzine edo bestelako kultur argitalpenen edizioa.
•    Antzezlanen produkzioa eta antzezpena.
•    Zarauztar gazteek gauzatu ditzaketen garaian garaiko proiektuak.

- Gazteria Departamentuko dirulaguntzak 

Zarauzko udalerrian programa eta jarduera desberdinak burutzeko dirulaguntzak dira. Jarduera eta programa hauek Gaztematikako lan-ildoekin bat etorriko dira.

Bi dirulaguntza deialdi hauetarako eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), edota telematikoki, Udalaren web orriko Tramiteak atalean egin beharko dira.

INFORMAZIO GUZTIA ETA ESKAERAK HEMEN KLIK EGINDA