2021(e)ko ekainaren 4(a), ostirala

HAIZE-ORRATZ GAZTELEKUAK UDAGAZTE ANTOLATU DU

Zarauzko Haize-Orratz Gaztelekuak Udagazte udako ekintza antolatu du, bi adin tarte ezberdinei zuzenduriko aste bateko ekintzez osaturiko ekimena. Ekintza guztiak arratsaldez izango dira eta adin tarte bakoitzerako 20 plaza egongo dira.


Izena ematerakoan aste osoko ekintzetara ematen da izena.

IZEN EMATEA: Ekainaren 8tik 23ra Gazte Informazio Bulegoan. 

PREZIOA: 45 euro

- UDAGAZTE 2003-2006

Ekintzak: Snorkel, piragua, paintball, orientazioa Laurgainen eta paddle surf.

- UDAGAZTE 2007-2009

Ekintzak: Ur jolasak, tailerra, Hernaniko igerilekura, Tirolina Baztanen eta piragua.