BadaBideBat zerbitzu berria martxan da! Gipuzkoako gazteei beren zailtasunei (pertsonalak, sozialak, familiakoak, lanekoak edo ikasketetakoak, etab.) aurre egiten doan eta modu anonimoan laguntzen esperientzia luzea duen zerbitzua da.
Tresnak eta baliabideak eman nahi dizkizugu, zure egoerari aurre egiteko gai izan zaitezen eta aurrera jarrai dezazun.
Argi izan pertsona guztiok behar dugula laguntza gure bizitzako uneren batean.
- NORENTZAT DA?
BadaBideBat 18 urtetik gorako gazteentzat da, sexua, jatorria, identitate/aniztasun sexuala edo erlijioa kontuan hartu gabe; entzunak sentitzeko, kezkak partekatzeko eta/edo erabakiak hartzeko premia duen edonorentzat.
Ez diozu zertan zure egoerari bakardadean aurre egin.
- NOLA KONTAKTATU
Nola nahi duzu hitz egin? Aukeratu nola sentituko zaren gustora. Gogoratu doakoa eta anonimoa dela.
E-maila: kaixo@badabidebat.eus
DOAKO TELEFONOA: 900 840 335 / Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30