BOLUNTARIOTZA MUNDUAN

Europatik kanpo laguntzea pentsatzen ari zara? Laguntza humanitarioa interesatzen zaizu? Jendearekin harremanetan jartzea eta kultura berriak aurkitzea gustatzen zaizu? Webgune hauetan nazioarteko boluntariotza aukera ugari aurkituko dituzu mundu osoan.

- EBren LAGUNTZA BOLUNTARIOAK
Krisialdi bat gertatzen denean, Europako Batzordeko Laguntza Humanitarioko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak (ECHO) laguntza humanitarioa finantzatzen du, kaltetutako populazioen oinarrizko premiak asetzea ahalbidetzen duena, eta horiei elikagaiak, babeslekua, sendagaiak eta edateko ura ematen dizkie. Babes hori argi eta garbi erakusten du EBk mundu osoan beharra duten pertsonekin duen elkartasunak.

Zuk ere parte har dezakezu jarduera horietan, "EBko laguntza-boluntarioak" ekimenean izena emanda. 

INFO+ HEMEN eta HEMEN




- NAZIO BATUAK
Nazio Batuen Erakundeak Nazio Batuen Boluntario Gazteak programa berezia jarri du abian, munduan bake- eta garapen-ekimenetan parte hartu nahi duten 18 eta 29 urte bitarteko pertsonei zuzendua. Giza eskubideen, klima-aldaketara egokitzearen, oinarrizko osasun-arretaren, hondamendien kudeaketaren, bakearen finkapenaren, gazteen parte-hartzearen eta beste hainbat arlotan lan egin ahal izango duzu.

Programan parte hartzen duzun heinean, bake-prozesuak eta garapen jasangarria bizkortzen lagunduko duzu, bai zure herrialdean, bai munduko beste herrialde batzuetan. Aukera dago Nazio Batuetako erakunde batean zuzenean lan egiteko edo erakunde elkartu bati edo unibertsitate edo gobernu bati esleitzeko. 

INFO+ HEMEN eta HEMEN eta HEMEN

- IDEIA GEHIAGO...
Europako Boluntario Zerbitzuko Erakundeen Aliantzaren webgunea ere bisita dezakezu. Erakundea osatzen duten erakundeek boluntariotzako nazioarteko proiektuak kudeatzen dituzte beren herrialdeetan eta intercamak antolatzen dituzte.

INFO+ HEMEN

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana