GAZTEEN EUROPAKO ATARI BERRIA

Gazteen Europako Ataria berritu egin da, gazteentzako Europako aukera guztiak eta informazio garrantzitsua eskaintzeko.


Zer da Gazteriaren Europako Ataria?


Europako Gazteriaren Atariak Europan bizi, ikasi eta lan egiten duten gazteentzat interesgarriak diren aukerei eta ekimenei buruzko informazio europarra eta nazionala eskaintzen du.

Gazteen Europako Ataria gazteei zuzenduta dago, baina baita gazteriaren arloan lan egiten duten beste alderdi interesdun batzuei ere (gazte-erakundeak, gazteriaren arloko langileak, arduradun politikoak, etab.).


Zer aurkituko duzu hemen?

Eskuragarri dagoen informazioa oso zabala da: gazteentzako Europako hainbat ekimen eta gazte-politikei buruzko informazioa. Hainbat proiektutan parte hartzeko eduki praktikoak aurki ditzakezu, atzerrira joateko aukerak bilatu, istorio inspiratzaileak eta azken albisteak irakurri eta zugandik gertu gertatzen diren gertaerak deskubritu.

Informazio fidagarria bilatzen duzu?
Atzerrian edo zure herrialdean lanerako, prestakuntzarako, ikasketetarako edo boluntariotzarako aukerak bilatzen ari zara?
Beste gazte batzuengan inspiratu nahi duzu?
Gazteriaren Europako Ataria erantzuna da: bere orrialdeetan zehar ibili eta interesatzen zaizkizun informazioa eta aukerak kontsultatu.


Gozatu nabigatzen eta korri!

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana