HAIZE-ORRATZ GAZTELEKUA BERRIZ MARTXAN

Irailaren 1ean Nerabe Zerbitzua berriz zabalduko dugu, bai gaztelekuan baita kalean ere. Gainera, larunbatean irekiera festa antolatu dugu hezitzaileok nerabeak bertaratzeko.


Udara ederra pasa dute nerabeek beraientzako antolatutako ekintzetan eta Udagazte programan. 

Orain, abuztuko etenaldiaren ostean, indar berriturik hasiko gara berriro ere. Irailaren 1etik aurrera, 12 urtetik 18 urtera bitarteko nerabeentzat Haize-Orratz gaztelekutik parte-hartzeko aukera eskainiko dugu, 16:30etatik 20:30etara.

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana