HAUR KULTUR TALDEA







Gure elkarteak antolatzen dituen ekintzetan parte hartu nahi baduzu adi egon eskolan banatuko zaizuen informazioari !!!

HELBURUAK

Zarauzko eskola ezberdinetako haurren arteko harremanak sustatzea, eta haurren integrazioa lortzea.

Euskararen erabilera sustatzea eta herriko ohiturak ezagutzea eta haiei eustea.

Haurren aisialdia, jolas eta jardueren bitartez ongi pasatzea eta garapen osasuntsua bultzatzea.


EKINTZAK

- Udaberrian: Haur Kanpaldia Txurrukan (bi txanda: LH3-4 eta LH 5-6)

- San Pelaio jaietan: Haur danborrada

- Gabonetan: Haurren Gabonetako Parkea


PARTE HARTZEKO AUKERAK

  • Haurrak 3 ekintza horietan har dezakete parte bakoitzaren adinaren arabera.

  • Kanpaldirako eta Danborradako desfilerako eskolen bitartez egiten da izenematea, bertan banatzen zaien informazio eta izenemate orri batzuen bitartez.

  • Danborradako beste taldeetan jotzeko azaldu ahala hartzen zaie izena.

  • Gabonetako ekintzetan parte hartzeko ez da izenematerik izaten. Eskoletan banatzen zaie programa.

Goian aipatu da, izenemateak eskolen bitartez direla, baina hauek dira zalantzak argitzeko edo besterik gabe gurekin harremanetan jartzeko bideak.


KONTAKTUA

haurkulturtaldea@gmail.com





















Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana