PRAKTIKAK EUROPAR BATASUNEAN









Europar Batasunak gazte europarrentzako hainbat praktika-programa ditu.

Urtero, 2.000 gazte inguruk beren gaitasun profesionalak hobetzeko, beren ezaugarri pertsonalak garatzeko eta Europar Batasuna hobeto ezagutzeko aukera dute praktiken programei esker. EBko erakunde gehienek unibertsitate-tituludun gazteentzako praktikak antolatzen dituzte, 3 eta 5 hilabete bitartekoak.

Praktikak hainbat eremutan egin daitezke, eta EBren lana gertutik ikusteko aukera ematen dute. Lanaren edukia, neurri handi batean, bekadunaren zerbitzuaren araberakoa da. Lehiaren zuzenbidearen, giza baliabideen, ingurumen-politikaren, komunikazioaren eta beste hainbat arlotan praktikak egiteko aukerak daude.

EBko erakunde eta agentzia bakoitzak banaka antolatzen ditu bekadunak hautatzeko prozedurak. Esteka hauetan informazioa lor dezakezu eta eskuragarri dauden aukeretako batzuk ikus ditzakezu:

-Praktikak Europako Batzordean
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana