BEINT BEKAK 2022

APARTEKO LAN-ESPERIENTZIA PERTSONALA ESKURATU NAHI DUZU?

BADUZU GOGORIK ZURE PRESTAKUNTZA AKADEMIKO ETA PROFESIONALA OSATZEKO?

Eskuratu kanpo-merkataritzari buruzko nazioarteko esperientzia atzerrian praktikak eginez.

BEINT nazioarteko beka programaren helburua da nazioartekotze arloko trebakuntza ematea titulatutako euskal gazteei, eta horretarako, laguntza ematen zaie atzerriko merkatuei buruzko ezagutza akademikoa eta esperientzia praktikoa jaso dezaten eta mugikortasuna errazten zaie, nazioartekotutako erakunde eta enpresen bitartez.

Badakigu funtsezkoa dela ongi menderatzea nazioarteko merkatu berrietara sartzeko eta ingurune kultural desberdinetan lan egiteko behar diren gaitasun teknikoak eta trebetasunak, biziki garrantzitsuak direlako zure karrera profesionala bultzatzeko eta euskal enpresa-sarea sendotzeko nazioarteko esperientzia duten profesional berriekin.

BEINT programak 2 urteko iraupena du, 3 fasetan banatzen da eta graduko unibertsitate-titulua duten 31 urtetik beherako Euskadiko gazteei zuzenduta dago. 30.000 eta 60.000 euro bitarteko zuzkidura du pertsona bakoitzeko, atzerriko jomugako bizi-mailaren arabera.

IZEN EMATEA: Apirilaren 4era arte

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana