SANTA KLARA KOMENTUA EZAGUTZEKO BISITA GIDATUAK

Datorren maiatzaren 5an emango zaie hasiera Santa Klara komentuko ate irekien jardunaldiei. Bisita hauetan zehar Zarauzko ondarearen altxorra den eraikin-multzoa eta bere lursailak ezagutu ahal izango dira doako gida baten azalpenekin batera. 

 

Bisiten iraupena ordubete ingurukoa izango da eta 15 pertsonentzako muga izango dute.
 
IZEN EMATEA: Kultura departamentuan (kultura@zarautz.eus / 943005120) edo Turismo Bulegoan (turismoa@zarautz.eus / 943830990). 

Hauek dira programaturiko bisiten ordutegiak:
 
Asteartetik ostiralera:
11:00 (eus) / 17:00 (gazt) / 18:30 (eus)

Larunbat eta igandetan: 
10:30 (eus) / 12:00 (gazt) / 17:00 (eus) / 18:30 (eus)

 

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana