TURISMO BULEGOAREN LOGOA EGUNERATZEKO LEHIAKETA








Zarauzko Udalak Turismo Bulegoaren eta Turismo departamentuaren logoa eguneratzeko lehiaketa jarri du martxan.

Hauek izango dira epaimahaiak logo berria aukeratzerakoan kontuan hartuko dituen irizpideak:

•    “Zarautz Turismoa” izena eta kontzeptua garbi eta erraz identifikatzea
•  Logotipoaren aplikazio aukerak euskarri ezberdinetan (foiletoak, argitalpenak, irudi digitalak, papertegia,… )
•    Kalitate artistikoa, argitasuna eta originaltasuna
•    Erraz eta azkar identifikatzeko modukoa
•    Trazu eta forma grafiko ondo definituak eta estetikoak
•    Ezaguterraza eta erreproduzitzen erraza

Lanak datorren ekainaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dira Turismo Bulegoan (Kale Nagusia 30), eta epaimahaia ekainaren 13an bilduko da lehiaketaren garailea aukeratzeko.

INFORMAZGIO GUZTIA HEMEN


Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana