ARNASETIK BIDEOSORMEN LEHIAKETA



Arnasetik! Sortu zure istorioa!

LH5-DBH4 bitarteko gaztea zara?  

Ideia zoroak, politak, interesgarriak dituzu baina ez dakizu oso ondo nola gauzatu? 

Sormenarekin eta bideogintzarekin istorioak kontatzeko hamaika modu dituzu. Horrela partekatzen dugu askotan gure lagunekin zer gertatzen zaigun, zer gustatzen zaigun… horrela hitz egiten dugu munduarekin! Baina ei… horrek atzean dituen sekretuak ezagutzeko eta gainera sari izugarriak lortzeko aukera duzula esaten badizut? ARNASETIK! lehiaketa bat da, baina hori baino askoz gehiago da… erronkak dira, sariak dira, lagunekin, ikaskideekin edo zure kabuz sortzeko aukera da, esperientziak dira eta ikasteko parada da…

EPEA: urriak 5



Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana