ARTEZALEAK 2022-2023 IKASTURTEA







Zarauzko Artezaleak elkarteak prest ditu ikasturte berriko ikastaroak.

Hauek dira aurten, urritik maiatzera, eskainiko diren ikastaroak:

HAURRAK:
BuztinaMarrazketa esperimentala / Tuti fruti / Sormena eta pintura / Joskintza

HELDUAK:
Bolilloak / Laboreak / Joskintza / Pintura aurreratua / Pintura tailerra / Zeramika / Altzarien zaharberritze eta birziklatzea

Hauez gain, Artezaleak elkarteak bi ikastaro monografiko antolatu ditu lehen hiruhilabeterako. Alde batetik, Aran Santamariak “paperezko sorkuntzak” ikastaroa eskainiko du ostegunero eta, bestetik, Itziar Unzurrunzagak “estanpazio eta tindaketa botanikoak, paperezko loreak” ikastaroa emango du astearteetan.

PREZIOAK: 
Matrikula, haurrak 32€, 37€ helduak / 42€ familia
Ikastaroak, haurren ikastaroak 33€, besteak astean egun bat 40€ / Bi egun 66€
INFORMAZIO GEHIAGO:
Artezaleak elkartearekin euren egoitzan (Zumalakarregi, 16), telefonoz (943 835 568) edo internet bidez (artezaleakzarautz@gmail.com / www.artezaleak.eus).

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana