ARGAZKI RALLY-A MUGIKORRAREKIN

Argazki rallya antolatu dute mugikorrarekin, “Udazkena Zarauzko Eraztun Berde Urdinaren Arkamurka bidean” izenekoa eta gaztetxoentzat zein helduentzat zuzenduko da. 


Datorren azaroaren 13an (igandean) izango da eta goizeko 9:30tan emango zaio hasiera Vista Alegre parkearen sarrera nagusian. Bertan jakinaraziko da mugikorrarekin atera behar diren argazkien gaien zerrenda eta Eraztun Berde Urdinaren mapa ere banatuko da. 

Handik abiatuta aterako dituzte parte hartzaileek argazkiak Eraztun Berde Urdinaren  Arkamurka bidean, hau da, Vista Alegre parkean, Zingira basoan, Santa Barbaran eta Mutxion.


EGUNA: Azaroak 13
ORDUA: 9:30
HASIERA TOKIA: Vista Alegreko parkean
Argazki rallyaren oinarriak irakurtzeko edo informazio gehiagorako klik egin honako estekan:
https://labur.eus/rallya
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana