PRAKTIKAK EUROPAKO KONTUEN AUZITEGIAN

DEIALDIA

Europako Kontuen Auzitegiak hiru prestakuntza-aldi antolatzen ditu urtean, bere lanerako interesgarriak diren esparruetan.
Praktikak ordainduak (1.350 euro hilean) edo ordaindu gabeak izan daitezke, aurrekontu-baliabideen arabera.

Praktikaldiak honela banatuko dira:

Aurtengo martxoaren 1etik uztailaren 31ra;
Aurtengo maiatzaren 1etik irailaren 30era;
Aurtengo urriaren 1etik hurrengo urteko otsailaren 28ra (29).

Hiru aldi horietan, praktiken iraupena hiru eta bost hilabete artekoa izango da.

HARTZAILEAK

Praktikaldi bat egiteko onartu ahal izango dira honako hautagai hauek:

- Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea dutenak.

- Unibertsitate-mailako titulu aitortua izatea 

- Dagoeneko praktika-aldirik (ordaindua edo ordaindu gabea) egin ez badute Europar Batasuneko erakunde, organo edo organismo batean, Europako Banku Zentralean edo Europako Inbertsio Bankuan

- Europar Batasuneko hizkuntza ofizial baten ezagutza sakona eta Europar Batasuneko bigarren hizkuntza ofizial baten ezagutza egokia dutela adieraztea


HAUTAGAIEN AURKEZPENA

- Praktikak 2023ko martxoaren 1etik uztailaren 31ra. Eskaerak 2022ko urriaren 1etik 2022ko azaroaren 30era aurkeztea.

- Praktikak 2023ko maiatzaren 1etik irailaren 30era. Eskaerak 2022ko abenduaren 1etik 2023ko urtarrilaren 31ra aurkeztea.

- Praktikak 2023ko urriaren 1etik 2024ko otsailaren 28ra. Eskaerak 2023ko maiatzaren 1etik 2023ko ekainaren 30era aurkeztea.
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana