GAZTEAK ETA EKINTZAILETZA: TOPAKETA



Ekintzailetza lan merkatuan aritzeko alternatiba bat da eta hau sustatzeko  zenbait ahalegin  egiten dira administrazioetatik. Askotan lan merkatuaren egoerari aurre egiteko eta langabeziaren aurrean aukera bezala planteatuz. 

 Aukera hau formula magiko gisa tratatzea arriskutsua dela uste du EGK-k. Ordez, baliagarriak diren aukera eskaintzearen eta informazio osoa ematearen aldeko postura du. Ezinbestekoa da ere errealitate bat dela ezagutzea eta gazte askori ekintzaile izateko ideia burutik pasa zaiola bere bizitzan zehar, baina gutxi batzuk ematen dutela pausua. 

Errealitate ezberdin hauek eta ekintzailetzaren alde on eta ez hain onak TINCeko gazteen dinamizazioarekin, mahai gainean jartzeko eta gazteon ahotzak kontuan izateko topaketa burutuko du EGK-k. 

Noiz: Urtarrilaren 25an 

Ordua: Arratsaldeko 18:00etan 

Non: Bilboko Dock tabernan 

Beraz, gazte ekintzailea bazara edo izan nahi baduzu, animatu zaitez parte hartzera. Bertan ekintzailetzaren inguruanarituko gara esperientziak partekatuz. Pikoteoa ere egongo da!

Topaketara etortzeko nahikoa da izen ematea, https://forms.gle/2GY4MAn3PVDGeqqH9 estekan. 

Topaketara bidaiatzeko garraio publikoko gastuak EGK-k hartuko ditu bere gain.

Galderaren bat edo informazio gehiago nahi izatekotan, idatzi bizibaldintzak@egk.eus emailera edo deitu 945220601 telefonora (Oihana). 

 

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana