Zarauzko udalak gazte ekintzaileak egiten dutena gizartaratzeko gune bat bultzatu nahi du, egiten dutena zarauztarrei erakusteko.
Martxoak 25ean, Munoa plazan jarriko den karpa handian, gazteek egiten dutena erakusteko "azoka" moduko bat jartzea da ideia. Hau da, gazte bakoitzari espazio bat (mahai bat) utziko zaio eskulan, ekintza edo proposamenak aurkezteko.
Zure ezagutza, lana, edo proposamena ezagutarazteko aukera bikaina!
IZEN EMATEA: Urtarrilaren 27a baino lehen
INFORMAZIOA: gazteria@zarautz.eus / Gazte Informazio Bulegoan /
Telefonoz 943 005 122 / Whatsapp 612 279 566