Etikasi giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza-proiektu bat da: Ipar Irlandako eta Euskadiko hainbat herritara hezkuntza-bisitak egiten dituzte programako parte-hartzaileek. Leku hauek motibazio politikoko indarkeriak markatutako giza eskubideen urraketak izan dituzte.
18 eta 30 urte bitarteko EAEko Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako Zikloetako eta Unibertsitateko graduko ikasleek izango dute parte hartzeko aukera. 20 pertsonentzako plazak daude, ez galdu aukera!
IZEN EMATEA
Martxoaren 13ko 13:00ak baino lehen
Ipar Irlandara uztailaren 3tik 7ra joango gara eta Euskadin egingo dugun asteburu-pasa urriaren 21-22.
Bidaien aurretik, egun
bateko formakuntza saio bat izango dugu apirilean edo maiatzean izango dena.
Bidaien ostean, gainera itxiera saio bat egingo dugu ikuspegi etikotik Euskadin
eta Ipar Irlandan gertatutakoaren memoria atera daitezkeen elementu komunei
buruzko ondorioak ateratzeko.
INFORMAZIO GEHIAGO
Informazio guztia www.egk.eus webgunean dago ikusgai.
Zalantzarik izanez gero, edota informazio gehiago jakin nahi baduzu,
deitu edo bidali WhatsApp bat 688 737 097 / 945 220 601 telefonora
(Ainhoa) edota idatzi bakea@egk.eus helbidera.