TREBA gazteak: Ekologia ikastaroa


5 orduko on line ikastaro honen bitartez, egungo egoera ekosozialaren inguruko oinarrizko kontzeptu batzuk ikasiko dituzu. 

Nola egin behar da ikastaroa? Bertan aurkituko duzun materiala aztertu, eta ebaluazio galdetegia osatu behar duzu. Hau da ikastaroan zehar topatuko duzuna:

  • 6 bideoa: sarrera + gai bakoitzeko bat (35 minutu guztira).
  • 5 dokumentu: 2 testu + 3 iritzi-artikulu.
  • Galdetegia: aukera anitzeko 10 test-galdera, bakoitza bideo edo dokumentu batekin lotutakoa. Galdetegia ondo erantzunez gero, ikastaroa gainditu izanaren agiria jasoko duzu.

Hizkuntzari dagokionez, ikastaroa euskaraz zein gaztelaniaz egin daiteke. Horretarako, webgunean hizkuntza aukeratuko da, baina garrantzitsua da ikastaro osoa aukeratutako hizkuntzan egitea, dokumentuak ez baitira berdinak.

Ikastaroa egitean edozein zalantza edo arazo izanez gero, WhatsApp bidez 620 278 070 telefono zenbakira idatz dezakezu.

IZEN EMATEA HEMEN

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana