Haur eta nerabeen heziketa-prozesuan, guraso guztiek behar dute momenturen batean laguntza, guraso bezala dituzten funtzioak era egokian garatzeko. Laguntza hori eskaintzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogiko bat osatu du. ‘TREBA Gurasoak’ programaren bitartez, gurasoei haurren eta nerabeen heziketa-prozesuan lagunduko dieten gaiei buruzko hainbat hitzaldi eta tailer antolatuko dira Gipuzkoako udalerrietan.
Oraingo honetan, araua eta mugen inguruko hitzaldia eskainiko da.
HITZALDIA:
EGUNA: Apirilak 19, Etxezabalan 18:00-19:30 bitartean.
IZEN EMATEA: Online HEMEN edo Gazte Informazio bulegoan apirilaren 16ra arte.