GAZTE PANELA


Gazteen arazoei eta beharrei buruz duzun iritzia jasotzeko panel bat sortu du Gazteen Euskal Behatokiak.

Nork osatzen du panela?
Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta 34 urte bitarteko pertsonek. 
Zertara behartzen nau?
Inkesta batzuei erantzun beharko diezu (online edo telefonoz).

Kasu batzuetan, elkarrizketetan edo eztabaida-taldeetan parte hartzeko laguntza eskatuko dizugu, baina panelean egoteak ez zaitu parte hartzera behartzen, borondatezkoa izango da. 

Zenbat aldiz?
Urtebetean 4 inkesta baino ez dira egingo. Mezu bat iritsiko zaizu posta elektronikoz edo WhatsApp bidez inkestaren gaiari buruz informazioa emateko, eta bete behar duzun inkestarako esteka bat. 
Zer lortzen dut?
Paneleko kide izate hutsagatik, hilero hiru opariren zozketan sartuko zara: hainbat saltokiko  30€ -ko opari-txartelak, esperientzia-kutxak, etab. 

Gainera, eztabaida-taldeetara joatea edo banakako elkarrizketa bati erantzutea kasu guztietan sarituko da. 

INFORMAZIOA HEMEN

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana