Zarauzko Udaleko Kirol departamentuak bere udako eskaintza argitaratu du. Eskaintzen diren ikastaro desberdinetan haur, gazte zein helduentzako aukera zabala dago: Kirol Txokoa, Gaztefit, igeriketa, areto ikastaroak...Ikastaro hauetan izena emateko epea datorren asteartean irekiko da, maiatzaren 2an. Izen ematea Udalaren webgunean edota Aritzbatalde kiroldegiko harreran egiteko aukera izango da.
INFORMAZIO GEHIAGO:
kirola@zarautz.eus / 943 00 5123.
Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana