2005. URTEAN JAIO ZARA? LORTU 400€KO GAZTE KULTUR BONOA!


2005. urtean jaiotako gazteek dagoeneko 400 €ko Gazte Kultura Bonua eskatu dezakete.

Bonu honek hainbat kultura-adierazpenetarako sarbidea eta deskubrimendua sustatzen ditu, eta hiru arlo jakinetan gastatu ahal izango da:

- Ikus-entzunezko arteak, zuzeneko arteak eta kultura-ondarea 200 €

- Euskarri fisikoko kultura- produktuak 100 €

- Kontsumo digitala edo online 100 €

Nola eskatu Gazte Kultura Bonua

Gazte Kultura Bonua eskatzeko, beharrezkoa da ziurtagiri digitala izatea (aldez aurretik eska daiteke) identifikatu ahal izateko. Identifikazio digitala ez izatekotan, Cl@ve autentifikazio-sisteman inskribatu ahal izango da eskaera-prozesua egitean. Bonua irailaren 30era arte eskatu ahal izango da.


Urtebete programaz gozatzeko

Gazteek urtebetean gastatu ahalko dute bonuaren diru-kopurua. Laguntza onartzen denean, aurreordainketa birtualeko txartel bat jasoko dute, eta mugikorren bidez erabili ahal izango dute (formatu fisikoan ere eskuragarri daude eskatzen dutenentzat). Txartel hori zenbaki bati eta hartzailearen nortasunari lotuta egongo da. Bonuaren 400 euroak jaso eta hurrengo 12 hilabeteetan gastatu ahal izango dira.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana