GAZTE KOLIDERRAK









GAZTE EKOLIDERRAK
programan izena emateko epea zabalik da! Guztira 30 gazte jasangarritasunean eta lidergoan trebatuko dira programari esker eta aukera izango dute erakunde baten egiazko erronka batean murgiltzeko.

Jasangarritasunaren erronkaren aurrean, ikusle edo eragile izan nahi duzu?  20-25 urte badituzu, eman izena!

Murgildu 6 hilabeteko eta 120 orduko formakuntza honetan (azaroa-apirila).

Jasangarritasunaren 5 gai bloketan sakonduko dugu, 12 saio presentzialetan eta 3 egonaldi trinkotan parte hartuz eta erakunde baten erronka erreal bati irtenbidea emanez. 30 gazte elkarrekin, talde gidari eta bidelagunekin batera.

PREZIOA: 300 € (informazio gehiago webgunean). %10eko deskontua izen ematea irailaren 29a baino lehen egiten baduzu.

IZEN EMATEA: Urriak 20era arte

Plaza mugatuak.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN


Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana