Beka honen helburua da, alde batetik, herritar gazteen artean ikerlana sustatzea eta bultzatzea, eta bestetik, Udalaren eta gazteen artean lankidetzarako bideak irekitzea.
Interesa duten gazteek ikerketa eta ekintzako proiektu bat garatu beharko dute, haur, nerabe edo gazteekin zerikusia duten gaiak lantzeko. Ikerketak gehienez 8 hilabeteko iraupena izango du, gradu/lizentziaturako titulua duten pertsonek banaka edo taldeka egin ahal izango dute eta 8.000 euroko laguntza ekonomikoa du.
BALDINTZAK:
- Bakarka edo lan taldean aritzeko aukera
- Unibertsitate gradu edo lizentziatura
- 35 urte baino gutxiago izatea
- Bekaren zenbatekoa 8.000€ dira
EPEA: Urriak 5