Urtarrila eta otsaila bitartean haur eta nerabeen gurasoei zuzenduriko egitarau bat osatu dugu Gazteria departamentutik; izan ere, ba al dakigu zertan dabiltzan gure seme alabak? Ezagutzen al ditugu Udalak dituen zerbitzuak? Zeintzuk diren ekipamenduak?
Gaztelekuko eta Ludotekako ateak ireki nahi ditugu eta horretarako, bi hitzaldi eta bi Lunch antolatu ditugu. Lehenengoa, Nerea Mendizabalen “Harreman osasuntsuak lagun artean” Gaztelekuan (euskaraz), eta bigarrena, “Haur eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak” (euskaraz), Donna Apellanizena, Ludotekan.
Ate irekien saioak, Gaztelekuko eta Ludotekako hezitzaileek gidatuko dituzte eta beraiek izango dira espazioa erakutsiko digutenak.
Gaztelekuan edo Ludotekan
inoiz izan ez bazara, lasai, beti dago lehen aldi bat. Animatzen zara? Bete
ezazu galdetegia ondorengo estekan:
https://forms.gle/FdRmEVS3DQPkejFZ7